Azoka horren helburu nagusia bertako produktuei eta ekoizleei dagokien balioa eta lekua ematea da. Hala, herritarrek bertako produktuak kontsumitzeko ardura hartuz, guztion onerako izanen den elikadura eredu bat eraiki nahi dute.
Igandean egin dute Leitzako Amazabal pilotalekuan
Leitzako Udala eta LeitzEKO kontsumo taldearen eskutik, Leitza eta Aresoko produktuen azoka egin da azaroaren 12an, Amazabal pilotalekuan. Aurreko bi urteetan arrakastatsua izan zen ekimena, bai parte-hartzaileen aldetik, baita herritarren aldetik ere. Hasiera batean plazan egitekoa bazen ere, eguraldiagatik frontoian bildu dira aurten Guztira 30 bat ekoizle izan dira frontoian. Animalia eta hegaztien erakusketaz gainera, udazken sasoiko produktuez osatutako salmenta postuak izan dira: barazkiak, gazta, babarrunak, eztia... Argazkiak: Eneritz Iraola
Azoka horren helburu nagusia bertako produktuei eta ekoizleei dagokien balioa eta lekua ematea da. Hala, herritarrek bertako produktuak kontsumitzeko ardura hartuz, guztion onerako izanen den elikadura eredu bat eraiki nahi dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.