Ostiralean liburua aurkeztu zuten Suberri Matelok eta Antton Mendizabalek eta larunbatean Artikutzara irteera egin zuten
Azaroaren 3an, ostirale arratsaldean egin zen Goizuetako azaro kulturaleko lehendabiziko ekitaldia. Artikutzako Trena liburuaren aurkezpen-hitzaldia eskaini zuten udaletxeko ganbaran, liburuaren bi egileek: Oiartzungo Suberri Matelo eta Antton Mendizabal. Biharamun goizean, plazatik abiatuta Artikutzara irteera egin zuten dute Artikutzako Trena liburuaren egileekin. Herritik Kanterara autobusez joan eta ibilaldia egin zuten Artikutzako trenaren aztarnak ikusiz. Argazkiak: Felix Loiarte
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.