100 euroko bost erosketa-txartel zozketatuko ditu Leitzako Kaxkabeltza elkarteak

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 6a, 10:04

Azaroaren 2tik 19ra hamar eurotik gorako erosketak egiten dituzten bezeroek zigilu bat lortuko dute eta zazpi ezberdin lortuta sartuko dira zozketan

Leitzako Kaxkabeltza merkatari eta zerbitzuen elkarteak antolatuta, 100 euroko bost erosketa-txartel zozketatuko dituzte. Horretarako, azaroaren 2tik 19ra Kaxkabeltzako denda-zerbitzuetan 10 eurotik gorako erosketa egiten duten bezeroek zigilu bat lortuko dute. Zozketan parte hartzeko zazpi zigilu ezberdin beharko dira, eta behin txartela osatuta dagoenean, Kaxkabeltzako edozein denda-zerbitzuan utzi.

 

Kaxkabeltza elkarteko denda-zerbitzuak

Leitzako 45 denda eta zerbitzuk osatzen dute Kaxkabeltza elkartea: Adi ingeles akademia, Ainart ile-apaindegia, Allianz aseguruak, Amaia arraindegia, Ariztela dekorazioa, Arzallus harategia, Astiz liburu-denda, Atsedez-Gozo, Olaia bazarra, Belarra belar-denda, Biok jantziak, Bitxilore loradenda, Bixigarri fruta-denda, Bi Pauso oinetako eta osagarriak, Catalana Occidente aseguruak, Edr-gunea estetika zentroa, Etxe-Tresnak, Fisioetxea Ane Egizabal, Garbi drogeria, Gaztelu iturgintza, Gaztetxo goxoki denda, Goxogune goxoki denda, Guria karrozeria, Hernandorena burdindegia, Jaurena estankoa, Kapritxo arropa eta osagarri denda, Kide aholkularitza, Kulunka haur arropa denda, Maria Isabel Larraya, Leitza Garajea, Leitza Kirolak, Lopenea ostatua, M.Plaza-E.Arrupea, Maimur liburu-denda, Marcia, Musunzar ostatu-jatetxea, Ogi Berri okindegia, Oihana Erbiti, Peritza taberna, Perurena harategia, Sagasti taberna, Urkiola harategia, Ze Goxo fruta-denda, Zortziko Labetxea okindegia eta Zurlan zurgindegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun