‘Goizuetan lan eta bizi’ lehen jardunaldia eginen dute azaroaren 7an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 3a, 09:17

Maingeneko Juanjo Elizaldek bere esperientzia kontatuko du astearte arratsaldean.

Maingeneko Juanjo Elizaldek eta Basaburuko Ernaitzu Kooperatibak esperientziak azalduko dituzte astearte arratsaldeko 6:30ean Udaletxeko Ganbaran

Goizuetako Etxebizitza Batzordeak sortu zuen etxebizitza eta lokalei buruzko inkestan, etxe­bizitzaren gaia lantzeaz gain, “Nola hobetu Goizueta bizileku bezala?” gaia ere landu zen. Emai­tzetan, batez ere, herrian lan falta zegoela azpimarratzen zen.  Gabezi horri erantzuna eman asmoz, Udalak eta Cederna-Garalur elkarteak elkarlanean sortu duten dinamika da “Goizuetan lan eta bizi”. Urte osoan zehar noizean behin egingo diren hitzaldi eta mahai inguruek osatzen dute dinamika hau eta helburua, beste esperientzia batzuetatik ikastea izango da. 

 

Lehenengo hitzordua azaroaren 7an eginen dute, astearte arratsaldean, 6:30ean udaletxe­ko ganbaran. Hitzaldira bi esperientzia eka­rriko dituzte. Bata, herri­koa izan­go da, Juanjo Elizaldek Maingenea arraul­tza eta betizu-haragi ekologikoaren be­rri emanen du. Bes­tea, Apeztegiberria denda, Orokietako ostatua eta Escape Room-a kudea­tzen duen Basaburuako Ernaitzu kooperatiba izango da bere esperientzia kontatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun