Ostirale arratsaldeko 7:30ean punta-puntako bertso saioa izango da, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Eli Pagola, Agin Labururen eskutik. Aurkezle lanetan Maider Ansa herritarra ariko da.
Larunbatean, azaroak 4, arratsaldeko 7etan, Burbunak eta etsayak dokumentala emango dute, dokumentalaren egileetako batzuk. Talde zabal baten partaide, tartean aritu ziren Joxan Ruiz eta Jon Mari Beasain grabaketa eta muntai lanetan eta Iñaki Sanz biologoa ere Maisuenean izango dira.
Azaroaren 5ean, igande arratsaldeko 5:30ean Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariak ariko dira Maisuenean. Igandeko saio hori Iparraldeko euskara mankomunitatearen bitartez antolatu da.
Azaroan eta abenduan ere izango dira ekitaldi gehiago, eta zerbait antolatu nahi duen herritarra udaletxera zuzendu daiteke egutegian eguna eta ordua zehaztuz.
Izan ere, hauxe da Maisuenearen helburuerako bat: herritarren elkargune izatea eta herritarrentzat interesgarriak izan litezkeen ekintzak bideratzen laguntzea.