Familien txokoa eskainiko dute hilean behin Leitzan, azaroaren 14an hasita

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 2a, 08:15
Goizetako saioak azaroaren 14an hasiko dira, arratsaldetakoak, berriz, azaroaren 30ean

Azaroaren 7a da izena-emateko azken eguna

 

9 eta 18 hilabete bitarteko haur eta gurasoentzat eguneroko esperientziak ardatz, elkarri lagundu eta kezka zein intereseko gaiak lantzeko familien txokoa antolatu dute Leitzan, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Adin txikikoen babes sareak. 2016ko uztaila eta 2017ko martxoa bitartean jaiotako haur eta gurasoei bideraturiko saio horiek hilabetean behin izanen dira, goizez edota arratsaldez.

Goizeko saioak azaroaren 14an hasiko dira, 11:00etatik 12:30era, udaletxeko lehen solairuan eta Osasun etxeko eta Gizarte Zerbitzuko profesionalek bideratuko dituzte. Arratsaldekoak berriz, azaroaren 30ean hasiko dira, 16:30etik 18:00ak bitarte izanen dira, Itzaire haur eskolan. Arratsaldeko saioetako gidariak Aitziber Altuna (haur hezitzailea) eta Edurne Lamuedra (gizarte hezitzailea) izanen dira.

Izena-ematea dohainik da eta gizarte zerbitzuetara deituz egin daiteke: 948 510840. Azken eguna azaroaren 7a izanen da eta plaza kopuruak mugatuak direnez, ordena errespetatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun