'Patxi Astibia aizkolari' liburua aurkeztuko dute azaroaren 3an

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 31a, 15:00

Azaroaren 3an liburua aurkeztuko dute eta azaroaren 4an omenaldia eginen diote

Azaroaren 3an, ostiralean, 19:00etan Patxi Astibia aizkolari liburua aurkeztuko dute Leitzako udaletxean. Biharamunean, larunbatean, ordu berean, omenaldia ere eginen diote, Amazabal fontoian. Lei­tzako Udalak bi ekitaldiotan parte-hartzeko gon­bidapena luzatu du. Aurkezpen eta omenaldi horren bidez, Udalak leitzar aizkolariak 16 urtetan hasi eta 34 urteak bitarte eginiko ibilbide oparoa goraipatu nahi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun