Hiru egunez, 26, 27 eta 28an erakusketa izanen da udaletxeko batzar aretoan. Erakusketan Luned Rhys Parri artista galestarrak, Plazaola aldeko herrietan egin zuen egonaldian, ateratako argazkiak erabiliz egin dituen lanak izanen dira ikusgai. Urriaren 27an, ortziralean, arratsaldeko 18:00etan, mahai ingurua eginen da galeseraren egoera izanen da mintzagai; hizkuntza gutxiespena, berreskurapena eta euskararekiko antzekotasunak izanen direlarik hitzaldiaren ildo nagusi. Azkenik, urriaren 28an, 19:00etan, Galeseko musika herrikoiaz gozatzeko kontzertua izanen dute, zineman.