Goizuetako Umore Ona elkarteko atalen eguna ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 23a, 09:43

Umore Ona elkartearen atal ezberdinek bere eguna ospatu dute asteburuan. Larunbat arratsaldean Umore Ona eta herriko gazteen arteko areto futbol partida jokatuko dute. Igande goizean pilota partidak jokatu dituzte Umore Onako pilotariek eta ondoren, Umore Ona Abesbatzak eta dantza taldeak emanaldiak eskaini dituzte herrian zehar. Bazkaria ere izan dute Umore Ona elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun