Umore Ona elkartearen atalen Eguna ospatu dute asteburuan Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 19a, 11:15
Umore Ona dantza taldeak emanaldiak eskainiko ditu igande goizean kalez kale.

Larunbatean, Umore Ona eta herriko gazteen arteko areto futbol partida jokatuko dute 

Umore Ona elkartearen atal ezberdinek bere eguna ospatuko dute asteburuan. Urriaren 21ean larunbat arratsaldeko 6etan Umore Ona eta herriko gazteen arteko areto futbol partida jokatuko dute. 

 

Urriaren 22an, igande goizeko 11etan pilota partidak jokatuko dituzte Umore Onako pilotariek eta ondoren,Umore Ona Abesbatzak eta dantza taldeak emanaldiak eskainiko dituzte herrian zehar. 14:00etan bazkaria izanen dute Umore Ona elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun