‘Zazpiak oihal batetik’ ikuskizuna urriaren 22an eskainiko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 19a, 07:12
Amaia Elizagoien eta Olaia Inziarte baztandarrek eskainiko dute emanaldia.

Igande arratsaldeko 7etan zinema aretoan, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Urriaren 15ean ospatu zen Landa Eremuko Nazioarteko Egunaren harira, Amaia Elizagoien eta Olaia Inziarte baztandarren eskutik, ‘Zazpiak oihal batetik’ kontaketa musikatua izanen da urriaren 22an, igande arratsaldeko 7etan Leitzako zinema aretoan. 

 

14 urtetik gorakoentzat izanen da Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak antolatutako saioa eta sarrera debalde.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun