Leitzako Oialde Txoko gazte gunean begiraleak behar dira

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 18a, 09:21

Leitzako Oialde Txoko gazte gunean urritik apirilera, 17:00etatik 20:00etara bitarte, lan egiteko begiraleak behar dira.

Egitekoei dagokienez, programazioak planifikatu eta gazteekin osatzeaz, sorturiko ideiak antolatzeaz, eta harreman hezitzailea eskaintzeaz arduratuko dira. Interesdunek honako telefono hauetara dei edo idatz dezakete: 948510840/ 681265188.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun