Leitzan 60 urtetik gorako emakumeak ahalduntzen

Ttipi-Ttapa 2017ko urriaren 17a

 

Udazkenarekin batera, aurten ere, joan den urtean sorturiko 60 urtetik gorako emakume taldea elkartuko da, asteazken arratsaldetan, hamabostero, bi orduz. Taldearen helburua emakumeen ahalduntzea lortzea da.

Topaleku polita aurkitu dute, beren bizipenak trukatzeko, sentimenduak azaleratzeko, elkarri babesa eman eta entzuteko. Hasiera hasieratik talde lotua izan da, eta orain, gai askoren inguruan konfidantzaz hitz egin eta sakontzeko tailerra eginen dute. Besteak beste, bakoitzaren burua hobeto ezagutzeko tresnak lantzeko, bakardadeari aurre egiteko baliabideak ezagutzeko, harremanen kalitatea eta mugak jorratzeko, gorputza ezagutzeko... aukera izanen dute. Tailerra, Maite Blancok, psikologoa eta genero adituak, zuzenduko du.

Bigarren edizio honetan, 12 emakumek eman dute izena, lehengo urteko partaideez gain, herritar gehiago animatu direlarik. Talde irekia da eta oraindik badago lekua, beste emakume batek parte hartzeko. Asteazken arratsaldeetan hamabostero bilduko dira bi orduz.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun