Oso talde lotuta sortu zuten hasieratik, hain zuzen ere, konfidantzazko taldea sortu zuten berehala eta tailer honen bitartez hainbat gaiei buruz sakonduko dute. Esate baterako, bakoitzaren burua hobeto ezagutzeko tresnak landuko dituzte, bakardadeari aurre egiteko baliabideak ezagutuko dituzte, harremanen kalitatea eta mugak landuko dituzte, gorputzaren ezagupenean murgilduko dira, baimena emanen diete bere buruei nahi dutena egiteko, etab. Maite Blanco, psikologoa eta genero aditua, gidaria izanen da.
Bigarren edizio honetan, 12 emakumek eman dute izena eta emakume berri batzuek ere. Leitzaldeko berdintasun batzordeak, horrelako zerbitzua antolatzean, emakume horien ahalduntzea bultzatu nahi du.
Ikastaroan emakumeak izango dira protagonista, eta beraien esperientziatik aterako dira ondorio nagusiak. Talde irekia da eta oraindik badago lekua, beste emakume batek parte hartzeko. Asteazken arratsaldeetan hamabostero bilduko dira bi orduz.