'Leitza Kontsumituz' prozesua martxan jarri dute

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 17a, 08:19

 

Leitzako Udalak bertako produktuen diagnostikoa egin ondotik, kontsumoa eta produkzioa bultzatzeko “Leitza Kontsumituz” partaidetza prozesua martxan jarri du. Helburua bertako elikadura eta produktuak bultzatzeko ekintza plana sortzea da.

Horretarako, prozesua ekoizle, dendari, jatetxe eta askotariko elkarteekin, hau da, herritar guztiekin, landu nahi du.  Hiru fase aurreikusten dira: hasteko, urriaren 19an “egungo egoeratik etorkizuna proiektatuz”; ondotik, urriaren 26an, “Leitzan elikadura burujabetza sustatzeko ekintza planerako ideiak”; eta azkenik, azaroaren 2an, “Sakonduz: erronka nagusiak eta lehentasunak”. Hori horrela, Udalak urriaren 19an, 19:00etan, Udaletxean eginen den bilkurara joateko gonbidapena luzatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun