Ostegun arratsaldeko 3etan Udaletxean
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak eta Chrysallis elkarteak antolatuta ‘Haur transexualitatea: Ulertu lagundu ahal izateko’ hitzaldia eskainiko dute urriaren 19an, ostegun arratsaldeko 3etan Aresoko Udaletxean. Iñaki Goñi sexologoa eta Edurne Koch, Chrysallis Euskal Herria elkarteko kidearen testigantza entzuteko modua izango da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.