Auzolana ostegun goizeko 9etan hasiko da eta Leitzaran errekako hainbat eremu garbituko dituzte: hondakinak erretiratu, plastikoak bildu... Goiz erdian hamaiketakoa egin eta bildutako hondakinak plazan jarriko dituzte ikusgai.
Helburua ingurumen kontzientzia sortzea da, herritarrak errekek gure inguruan duten garrantziaz jabetzea, hondakin kudeaketa arduratsuaz sentsibilizatzea eta ingurumena zaintzearen ardura kolektiboa bultzatzea.
Egin beharreko lanak hobeki antolatzeko aldez aurretik izena emateko eskatu dute leitza@leitza.eus helbidean edo 948510009 telefonora deituta. Tresneria eta gosaria Udalak eta GANek jarriko dituzte, herritarrei arropa egokia, botak eta lanerako gogoa eramatea bakarrik eskatzen zaie.