Larunbat goizeko 9etan txistulariek diana joko dute eta ordu berean plazatik abiatuko dira Mendibil mendi takldekoak, plazatik Guratzera. 10:00etan Aurrerako kirol jokoen eskutik, futbito partida jokatuko da plazan. Haurrentzako zaldi ibilaldiak ere antolatu dituzte plazan 11:00etik 13:00etara. 12:00etan Aurrerako dantzarien emanaldia izanen da eta segidan, Incansables txarangak alaituko du poteoa. 14:30ean Udaletxe azpiko karrapean bazkideen bazkaria izanen da eta ondoren Incansables txaranga eta buruhaundiekin kalejira eginen dute. 21:30 aldera luntxa Aurreran, eta ondoren Joxe Mendizabal orkestra-gizonaren eskutik dantzaldia izanen da Aurreran.