‘Mexikoko emakumeak elikadura burujabetza eraikitzen’ hitzaldia eskainiko dute urriaren 5ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 4a, 07:56

Mexikoko emakumeak elikadura burujabetza eraikitzen hitzaldia eskainiko du Chiapasko Cristina Gonzálezek ostegun arratsaldean Leitzan

Leitzekok antolatuta, ostegun arratsaldeko 7etan Chiapasko CAM elkarteko Cristina González izango da hizlari 

IPES, Mundubat eta Nafarroako Mugarik Gabe erakundeek, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatutako Gobernantza lokal eta eraldatzailea: elikadura burujabetza eta genero berdintasuna jardunaldien baitan, Leitzeko elkarteak hitzaldi bat ekarriko du Leitzara. Hain zuzen, urriaren 5ean, ostegun arratsaldeko 7etan Atekabeltz gaztetxean, Mexikoko emakumeak elikadura burujabetza eraikitzen hitzaldia eskainiko du Chiapasko CAM elkarteko Cristina Gonzálezek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun