Sari ederrak izanen dira: 300 euroko txekea, herriko produktu sorta, kultur ekintzetarako sarrerak…
Urriaren 1etik 15era eman daiteke izena hirunaka eta azaroaren 18an eginen dute lehia Udaletxeko Ganbaran
Herria hobeki ezagutzeko, Goizuetari buruzko galderak, ariketak, probak… bilduko dituen Katarrapikaka! lehiaketa martxan jarri dute Goizuetako Euskara Zerbitzuak eta Goizuetako Udalak. Hirunaka eman behar da izena urriaren 1etik 15era Amaia kafetegian eta lehiaketa azaroaren 18an eginen da Ganbaran.
Sari ederrak izanen dira: 300 euroko txekea, herriko produktu sorta, kultur ekintzetarako sarrerak…
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.