182 bazkide ditu Goizuetako kooperatibak eta aurrerago eginen dute inaugurazio ofiziala
Goizukoop kooperatibako 182 bazkideak eta bazkide ez direnak gasoila hartzen hasiak dira herriko gasolindegi berritik irailaren 30etik aurrera. Iñigo Elizegi, kooperatibako presidenteak aipatu digunez, «larunbatean eta igandean ordu jakin batzuetan gasolindegian egon ginen kooperatibako zuzendaritzakoak, bazkide bakoitzari bere txartela eman eta gasolindegiak nola funtzionatzen duen erakusteko. Bazkide txartela, bazkideak erregaia prezio batean erosi ahal izateko da, baina bazkide ez denak ere bankuko txartel arrunt batekin hartu dezake erregaia». Nahiz eta gasolindegia irekia egon, aurreraxeago eginen omen dute inaugurazio ekitalditxoren bat.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.