Gero, irailaren 29ra arte sesteorako aukera izango da. Udal ordutegian telefonoz deituta edo Udaletxera bertaratuta egin daiteke eskaintza eta azken egunean, ohiko ordutegiaz gain, arratsaldean ere 20:00 arte izango da aukera. Bigarren enkantea irailaren 30ean egingo dute, 19:00etan Udaletxean. Ehiza postu guztiak txukuntzeko konpromisoa hartu du aurten Udalak eta trukean ehiztariek 50 euroko tasa bat ordaindu beharko dute. Ez da ahaztu behar pasa den urtean 14.000 euroko irabazia izan zela ehiza postuen enkantetik.