10. Euskal Jaia ospatu dute igandean Goizuetako Iskibi kanpinean

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 19a, 08:17

Goizuetako festa egunen artean, gero eta indar haundiagoa hartzen ari den Iskibiko Euskal Jaia igande honetan, irailak 17, ospatu zen. Hamargarren edizioa bete du aurtengoan. Eguerdian hasi zen festa, herri kirol saioa izan zen herriko festetan egin zutenaren antzeko Goizuetako gazteen arteko desafioa jokatu baitzuten arpanan, aizkoran, lasterka, zaku lasterketan. Ondoren, talo jatea egin zen herriko talogileen eskutik. Trikitixa eta pandero doinuak ere egun osoan hedatu zituzten, giro bikaina jarriz. Arratsaldean toka txapelketa jokatu zen eta Ixiar Bakero Eskudero eta Ekaitz Bazkaran Oinederra elgoibartarra suertatu ziren txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun