Iskibi kanpineko Euskal Jaiak hamargarren edizioa beteko du igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 15a, 12:29

Igande arratsaldean toka txapelketa jokatuko dute Iskibi kanpinean.

Herri kirolak, taloak eta musikak osatuko dute egitaraua

Goizuetako urteko festen artean, gero eta indar haundiagoa hartzen ari den Iskibiko Euskal Jaiak hamargarren edizioa beteko du igande honetan, irailaren 17an. Urtero bezala, hainbat ekitaldi izanen dira eta guztiak kanpinean

 

Eguerdian hasiko da festa. 12:30ean herri kirol saioa izanen da, herriko festetan egin zuten antzeko Goizuetako gazteen arteko desafioa jokatuko baita. 14:00etan, talo jatea eginen da herriko talogileen eskutik; taloa hirugiharra, txistorra, gazta eta txokolatearekin eskainiko da. Sagardoa, ardoa, kafea edo koparik ere ez da faltako.

Arratsaldean, 17:00etan toka txapelketa jokatuko da eta egun osoan trikitilariak ibiliko dira giroa alaituz.

 

Txartelak

Euskal Jai honetan parte hartu nahi duenak Amaia kafetegian edo Iskibin berean eskuratu ahalko ditu, 16 eurotan. Haurrek 6 euro ordaindu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun