Metroko plano batean Goizuetako baserrien mapa ikusi daiteke

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 14a, 07:11
Goizuetako 'Metroaren' planoa.

Iñaki Etxeberria  Aranaz goizuetarrak egin du eta Goizuetako Udaletxeak mapa eskatu dio erabilgarria izan baitaiteke metroko planoa osatu eta gero

Iñaki Etxeberria Aranaz goi­zuetarrak Goizuetako ba­se­­rrien mapa egin du era oso berezi batean. Hiri handi ba­teko metroaren planoa ar­datz hartuta herriko ba­se­rri­en izena eta kokapena zehaz­tu ditu. Hala ere idea ez da berea izan. «Orain bi urte Lei­tzan antzeko planoa egin zu­ten eta bigarrren bat ere egin zuten Areson. Eta guk zergatik ez egin Goizuetan? galdetu nuen eta horrelaxe hasi nintzen».

 

Horrela hasi zen Iñaki lanean poliki poliki: «Ordu batzuk sartu ditut. Mapa hartu eta baserrien izenak biltzen hasi nintzen galdetuz eta nik nekienarekin. Eskema bat egin kokapenarekin arkatzez eta gero ordenagailura pasa nituen».
Honelako lan bat egiteko laguntza behar izaten da eta hor bere aita aipatzen du Iñakik. «Aitak nik baino baserri gehiago ezagutzen ditu eta izenak ere bai. Goizuetako baserri guztiak bildu ditugu eta baita bordak ere. Hori bai bertan jendea baldin bada. Erdi eroriak baldin badaude ez ditut bildu».
Jendearen laguntza ere izan du zuzenketak egiteko ga­raian eta planoa balia­garria izan daiteke baserrien kokapena ezagutzeko. «Goi­zu­e­tako auzoen eta baserrien eskema bat da, erabilgarria eza­gutzen ez dituenentzako eta baita ere medikuak joan be­har baldin badu esate­rako». Hori horrela izanik Goizu­e­tako Udalak ere interesa izan du planoan eta eskatu zi­oten Iñakiri planoa osa­tzeko izen ofizialekin. «Elkarrekin osa­tzeko eta esan didate inpri­ma­tu egingo dutela eta he­rrian paratuko dutela. Hala ere jen­de askok bere kabuz in­primatu du eta etxean badu baserrien metro planoa».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun