Goizuetako pediatria zerbitzuak ordutegi berria izanen du

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 5a, 11:07

Asteazkenetan 12:30etik 15:00etara

Goizueta eta Aranoko osasun harretaz arduratzen den pediatrak Leitzako Osasun Zentroko egoitzan ere ematen du zerbitzua. Orain arte, asteazkenetan 09:00etatik 11:30era egoten zen Goizuetako kontsultan eta bertako lanak buka­tzean joaten zen Leitzara. Abuztuan ordutegi berria jarri zuten mar­txan  eta aurrerantzean as­teazkenetan 12:30etik 15:00etara egonen da Goizuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun