Pronostikoek ez dute hutsik egin, eta Itxaso Onsalo aresoarrak eta Mikel Eugi ultzamarrak jantzi dute Euskal Herriko Arpana Txapelketa mistoaren txapela. Eurek ziren faborito, eta eurek nagusitu ziren asteartean Bakion (Bizkaia) jokatuko da finalean.
Etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 15 epai emateko 5 minutu eta segundo bat behar izan zituzten aresoarrak eta ultzamarrak, eta bigarren sailkatu ziren Alatzne Etxaburua eta Igor Esnaolak bortz minutu eta 55 segundotan bukatu zituzten lanak. Podiuma Etxebarriak eta Kañamares V.ak osatu zuten (06:28), eta euren gibeletik Irune Izkue elgorriagarra eta Kañamares IV.a sailkatu ziren (06:38). Egurrola eta Zubizarreta bosgarren gelditu ziren (07:33) eta Batirtze eta Arkaitz Ispizua seigarren (07:41).