San Agustin eguna ospatuko dute astelehenean Artikutzan

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 25a, 13:54

Urtean behin irekitzen ditu ateak Artikutzak eta jendetza bildu ohi da.

Urteko hitzordu nagusia eginen da Artikutzan astelehenean, abuztuak 28, bere zaindariaren eguna ospatuko baita. Gure eskualdeko jende aunitzentzat, Goizueta, Arantza edota Lesakakoentzat, adibidez, hutsik egiten ez duten hitzordua izaten da. Aurten ere, egun osoko egitaraua antolatu dute.

 

Goizean 11:00etan meza izanen da eta 11:30ean, pilota-partidak jokatuko dituzte. 17:00etan herri kirol erakustaldia izanen da: aizkolariak, harri jasotzaileak...eta egunari bukaera borobila emateko 19:00etatik aitzinera, dantzaldia izanen da.

Ekitaldi horiez gain, artisautza produktuak eta herriko bertze hainbat produktu dastatzeko aukera ere izanen dute bisitariek. Bi ostatu ere irekiko dituzte. Egun hau izaten da Artikutzak ateak irekitzen dituen urteko egun bakarra eta 08:00etatik aitzinera zabalik egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun