Umore onean eman diote bukaera Goizuetako fiestei

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 21a, 13:25

Hasi bezala, giro bikainean eman zieten bukaera Goizuetako fiestei abuztuaren 18an. Umore Ona Peñaren eguna ospatu zuten: bazkaria, kalejira, errekan frexkaldia... eta pilota partidak eta zezenak ere izan ziren. Azken traka indartsu baten ondotik, hurrengo urtera arte agurtu zituzten fiestak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun