Aurretik hainbat lan egin behar badira ere, egunean bertan jende askoren laguntzaren beharra izaten da: aparkalekuak antolatu, ibilbidea markatu, hornidura puntuetan egon, bazkaria prestatu... animatu zaitezte!
Aurtengoan ere, 21 kilometroko luzera eta 1.250 metroko desnibela duen ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek. Izen-ematea aldez aurretik egin daiteke internet bidez www.mendizmendi.com atarian edo egunean bertan proba hasi baino ordubete lehenago plazan.
Goizeko 8etan Aresoko plazatik abiatuta Ulizar, Urkita, Pagozelai eta Lau Mugarietatik (Guratz) pasatu ondoren Aresora itzuli beharko dute. Bataz beste, 4 edo 5 ordu inguruan bukatu ohi dute proba mendizaleek. Bidean, indarrak hartzeko, edariak eta jakiak ere jarriko dituzte antolatzaileek eta proba bukatzean bazkaria.
Izen-ematea
Aurrez izena ematen dutenek, 12 euro ordaindu beharko dituzte eta egunean berean egiten dutenek 15 euro.