Reparto Egunarekin eta Umeen Egunarekin pestari usaina somatuko zaio Leitzan

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 3a, 11:19
Gaiteroek ere laguntzen dute Plazaola aldizkaria banatzen.

Larunbatean Plazaola aldizkaria auzoz auzo banatuko dute eta igandean korporazio txikia izendatu eta beste hainbat ekintza izanen dira umeentzat

Berez abuztuaren 10ean, hurrengo ostegunean botako dute Leitzako Santiburtzio pestetako txupinazoa. Baina asteburu honetan, larunbateko reparto egunarekin eta igandeko umeen egunarekin pestari usaina hartzen hasiko dira Leitzan.

 

ABUZTUAREN 5a LARUNBATA

REPARTO EGUNA

14:00 Eskalarien bazkaria Aurreran.

16:00 Auzoz auzo, Plazaola aldizkariaren banaketa; trikitilari, txistulari, akordeoilari eta gaiteroen laguntzaz.

 

ABUZTUAREN 6a IGANDEA

UMEEN EGUNA

09:00 Diana txistulariekin.

10:00 Korporazio txikiko haurrek udal ordezkariekin gosalduko dute. Gurpildun zezenen entzierroa ere egingo dute.

Ondoren Aurrerako Pilota Eskolako gazteak arituko dira plazan.

11:30 Umeen txupinazoa Udaletxeko balkoitik.

11:30-13:30 Puzgarriak eta jokoak.

16:00-18:00 Puzgarriak eta jokoak.

18:30 Aurrerako dantzari txikien ikuskizuna eta umeen ingurutxo irekia plazan.

20:00 Buruhaundiak aterako dira.

20:00-00:00 Joxe Mendizabalekin musika.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun