Ur festa berriz, igerilekuan izanen da 22:00etatik aurrera. Alkoholik gabeko festa izanen da, baina gozamenez beteriko gaua: musikarik ez da faltako eta jokoak, bideoak, gaueko murgilaldia uretan, alkoholik gabeko maitasun edabeak... Lagun-arteko giro onean ongi pasatzeko aukera izanen dute beste behin ere.
Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Leitzako Udalak, Gozamenez koordinadorak, Nafarroako Gobernuak eta Leitzako kiroldegiak antolatzen dute ekimena.