Iruñea Donostia Ultra Traila Aresotik pasako da abuztuaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 2a, 09:30

Iruñea-Donostia lasterketa zatiko profila.

Boluntarioak eskatu dituzte antolatzaileek 

Distantzia luzeko lau lasterketen bidez, Hego Euskal Herriko lau hiriburuak bilduko dituen proiektua da Basque Ultra Trail Series Zirkuitua. Denera 500 kilometro osatuko dituzte, lau etapatan banatuta. Otsailean eta maiatzean osatu dituzte Bilbo, Gasteiz eta Iruñea arteko bideak eta abuztuaren 4an Iruñetik abiatu eta Donostian bukatuko da lasterketa. 

 

Tartean, abuztuaren 5ean, Aresotik igaroko dira parte hartzaileak. Horrelako probetan boluntarioen beharra izaten denez, antolatzaileek aresoarrei laguntza eskatu diete: ibilbidean zehar lagundu, balizak jarri eta kendu, korrikalari eskoba bezala aritu. Lagundu nahi duenak www.basqueultratrail.com helbidean apuntatu behar du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun