Sei modalitate ezberdinetan hamar enbor moztu beharko dituzte bi aizkolariek: Kolpeak zenbatuz 45 ontzako enbor bat; erlojuaren kontra 45 ontzako enborra, zutik jarritako 45 ontzako enborra, abiaduran 45 ontzako enborra, zutik-etzanda 45 eta 54 ontzako enbor bana eta azken proban, 54 ontzako lau enbor moztu beharko dituzte.
Orain arteko sailkapen buruan Iker Vicente dago, lau punturekin. Ugaitz Mugertza II eta Jon Rekondok puntu bana daukete eta Atutxa II.ak ixten du sailkapena, 0 punturekin.