Emakumezkoetan, gaur egungo Nafarroako eta Euskadiko txapelduna (5 aldiz izan da txapeldun) eta markaren jabe den Xanta Sousa lesakarra ez da ariko. Izan ere, lau kirolariak bizkaitarrak izanen dira: Garazi Arruti Garaizar, Nerea Egurrola Hormaetxea, Iraitz Idoeta Arrillaga eta Pilar Rodriguez Diaz. 25 kiloko txingekin ariko dira, nork plaza gehiago egin.
Gizonezkoetan, Iruñeko Sanferminetan txapeldun suertatu zen Migel Angel Sukuntza Zabaleta leitzarrarekin batera, Arabako Kerman Perez de Heredia Argibano eta Bizkaiko Ousmena Darame eta Eloy Salterain Azkarate lehiatuko dira, 50 kiloko txingekin.