Garapen Ekonomikoko Departamentuak ondorengoak nabarmendu ditu ekimen honetan: enpresak egingo duen inbertsio handia, enpresan enplegua finkatzea, eskualdean izango duen inpaktu ekonomikoa, produkzio-ahalmena areagotzea kontsumo berriko materialetan, balio erantsi handiagoko produktuak sartzea eta instalazioaren produktibitatea eta lehiakortasuna gehitzea.
Gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak foru intereseko inbertsio bezala deklara ditzakeela Foru Komunitateko garapen ekonomiko, sozial edo lurralderako garrantzi berezia duten proiektuak. Izendapen hori lortzen duten ekimenek lehentasunezko eta premiazko bultzada izaten dute ondoren, Nafarroako administrazio publiko guztiekin egin beharreko izapide ezberdinetan. Era horretan, esate baterako, erdira murrizten dira jarduera ezartzeko, hirigintza-plangintza egiteko edo gauzatzeko, irekitzeko edo funtzionamendurako lizentziak izapidetzeko aurreikusitako epe arruntak.