Goizuetako neska-mutikoak igeriketa eta surf ikastaroetan ari dira uztailean

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 21a, 11:44

Surf ikastaroan ari diren neska-mutikoak.

Usurbilgo igerilekuan eta Donostiako hondartzan ari dira, Guraso Elkartearen eskutik

Aurten ere Goizuetako Guraro elkarteak uda-ikastaroak antolatu ditu: Donostiara joan dira neska-mutikoak surfa egitera eta Usurbilera igerilekura. Surfeko ikastaroa aste honetan egin dute, uztailaren 17tik 21era bitarte bederatzi neska-mutikok eta igeriketakoa berriz hilabete guztia (uztaila). Normalean Hernanira joaten dira, baina Hernaniko igerilekua obretan dago eta iaz eta aurten Usunbilera joateko aukera izan dute, bi autobusetan joanda. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun