Uztailaren 18an Errekaleor auzo askearen inguruko hitzaldia izan zuten eta uztailaren 19an masaje tailerra.
Uztailaren 20an, ostegun gaueko 8:30ean urteurren afaria izanen dute Gaztetxean.
Egun handia larunbatean
Uztailaren 22an, larunbat goizeko 10etan brindisa eta kanpoko gazte asanbladei ongi etorria eskainiko diote.
11:00etan paella lehiaketa.
14:00tan bazkaria. Izena ematteko Torrea, Peritza eta Atekabeltz. Parte hartzaileek 5 euro ordaindu beharko dute eta bazkarira soilik datozenek 8 euro. Ondoren mahai jolasak.
19:00etan gune autogestionatu eta okupatuen aldeko kalejira musikatua plazatik abiatuta. Ondoren luntxa.
23:00etan kontzertuak: Acera eta Sukarra 37.
Uztailaren 25ean, datorren asteartean, irriterapia tailerraren lehen saioa eginen dute.