Bi besterik aurkeztu ez zirenez, tortilla lehiaketa hutsean gelditu zen
Gau giro bikainean joan zen Karmen bezperako afaria, ostiralean Goizuetan. Tortilla lehiaketara bi tortilla besterik aurkeztu ez zirenez, aurten hutsean utzi zen lehia. Hori bai, ondotik, plaza inguruan jarritako mahaietan bapo afaldu zuten goizuetarrek, tortillak ez ezik parrillan egindako haragia eta beste hainbat jaki dastatuz, eta suaren gainean saltoka ibili ziren animatuenak.