Turistei zuzendutako euskara hiztegitxoak argitaratu dituzte Leitzaldean

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 7a, 10:07

5.000 ale utziko dituzte ostatu, landetxe eta informazio guneetan

Herria eta ingurua bisitatzera etortzen direnek, gure hizkuntza ezagutzeko aukera ere izanen dute aurrerantzean. Arano, Areso, Leitza eta Goizuetako Euskara Mankomunitateak,  bertako Udalekin elkarlanean eskuorri bat osatu du eta. Bertan, kanpotik dato­rren bisitariak oinarrizko hi­tzak aurkituko ditu bost hizkuntza desberdinetara itzulita: frantsesa, in­gelesa, gaztelania, kataluiniera eta galegoa.

Hiztegitxoaz gain, web orri garrantzitsuenen loturak ere izanen dituzte eskuorrietan. Denera 5.000 ale prestatu dituzte Arano, Areso, Leitza eta Goizuetako ostatu, landetxe eta informazio guneetan banatuko dituztenak. Eskuorriarekin batera, bisitariei zuzendutako euskararen inguruko inkesta bat ere banatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun