Sanpedroek pesta giroa piztuko dute Areson ere

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 28a, 10:32

Herriko etxeetan eta baserrietaneskean ibiliko dira bi egunez Lagunartekoak.

Ekainaren 29tik uztailaren 1era ospatuko dituzte

Ekainaren 29tik uztailaren 1era ospatuko dituzte Areson ere Sanpedroak. Osteguneko mezarekin eta meriendarekin abiatuta, hiru egunez egitarau polita izango dute.

 

Ekainaren 29an, ostegunean, meza eta ondoren merienda izango da.

Ekainaren 30ean, ostiralean 17:00etan trikitixa doinuekin emango zaio hasiera pestari. 18:00etan ekingo diote Lagunartekoek he­rriko eskeari eta gauean, ohitura mantenduz, gazteek afaria izango dute Pake Toki elkartean.

Uztailaren 1ean, larunbatean gosaltzeko elkartu eta indarrak hartuta, baserriz baserri­ko bideari ekingo diote. 18:00etan plazan sagardo dastaketa eta pintxoak eskainiko dituzte eta Tolosako Udaberri dantza taldeak emanaldia eskainiko du 19:30ean. 21:00etan herri afaria eta 23:00etan erromeria izango da Gozo Gozo taldearekin eta indarrak bukatu arte pesta!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun