Goizuetako udaleko zinegotzi kargua utzi du Zuriñe Lujanbiok

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 28a, 09:05

Goizuetako udal ordezkariak, ekainaren 27ko batzarrean. Eskuinetik hasita hirugarrena da zinegotzi kargua utzi duen Zuriñe Lujanbio.

Ahobatez onartu zen kargu uztea ekainaren 27ko udal batzarrean eta ordezkoaren hautaketa prozesua martxan jarriko da 

Ekainaren 27an egin zuten Goizuetan ekaineko ohiko batzarra eta aho batez, Zuriñe Lujanbio Zabala, Euskara eta Kulturako zinegotziaren kargu uzte eskaera onartu da. 

 

Azken hilabeteetako hausnarketaren ondoren, Zuriñek bere kargua uzteko nahiaren berri eman du, karguak eskatzen dion konpromisoa bete ezin duela eta. Udal talde osoak onartu du bere eskaera.

Orain, Espainiako Gobernura bidaliko da jakinarazpena eta ordezkoaren hautaketa prozesua martxan jarriko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun