Konfidantzazko eta elkartasunezko giroa sortu da eta hor landu diren gaiak, besteak beste, hauek izan dira:
- Emakumeei irakatsi modu erraz batean eta erraz ikasten diren teknikekin nola defendatu behar diren eguneroko eraso sexisteei aurre egiteko.
- Gertakaera hauek sortzean autoestimua indartu eta emakumeen arteko elkartasuna bultzatu. Emakumeak biktimen irudiarekin apurtu. Erreparatzeko mekanismoak bilatu.
- Indarkeria sexistaren zergatiak aztertu
- Menpekotasun emozionala eta maitasun erromantikoaren ideala. Sistema patriarkalak erabiltzen ditu justifikatzeko emakumeen kontrako indarkeria
- Gorputzaren bidez ahuleriaren eraikitze prozesua. Feminitatearen papera gorputzaren eraikuntzan. Nola handitu segurtasuna gorputzaren bidez.
- Defendatzeko ditugun baliabideak ezagutu: begirada, posturak, ibiltzeko moduak, hitz egiteko erak, kolpe fisikoak, trukoak…
- Egoera arriskutsuak saihestu eta horrela saihestu, aldi askotan, erasoak. Gure helburua ez da erasotzaileari aurre egitea.
- Delitu hauen kontzientziazio soziala bultzatu.
- Emakumeen konfidantza eta segurtasuna beraien buruarekiko bultzatu. Emakumeen ahuleriaren mitoak eta estereotipoak apurtu.
Balorazioak oso onak izan dira. Adibidez testigantza bat hau izan da: «Batzuetan ez dakizu gauza hauetaz norekin hitz egin… batzuek ez dizutelako sinesten edo ulertzen. Hemen aurkitu dut horretarako leku bat. Hemen kontatzen ahal ditut honen inguruko bizipenak».
Emakume batzuk itxaron zerrendan gelditu direnez, asmoa dago berriz ere tailerra antolatzeko.Tailerraren eramaileak, Nafar Lansareren eskutik eta Nafarroako Berdintasun Institutuaren eskutik, 2016ko irailatik ekainera gaiari buruzko formakuntza anitza eta sakona jaso du. Tailer hau izan da azkeneko praktika berarentzat.