‘Goizuetan bada’ antzerki ibiltaria eskainiko dute uztailaren 1ean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 27a, 11:48

Bi hilabete daramazkite entsaioak egiten hainbat goizuetarrek.

Olatz Beobide da zuzendaria, Landarte programaren baitan eta larunbatean 21:00etan hasiko da emanaldia 

Nafarroako Gobernuak sustatutako Landarte programaren baitan, Olatz Beobideren eskutik, herri-antzerkia berreskuratuko dute Goizuetan. Goizuetan Bada tailerra eskaini du bi hilabetez Beobidek, eta uztailaren 1ean, larunbatean 21:00etan, herritarrek duela 27 bat urte antzeztutako Trabuko lanaren bertsio berritua estreinatuko dute. 

 

Antzerki-ibiltaria izanen da plazan hasi eta Yandenean, Goiko Iturrin, Irisarriko frontoian eta berriz ere plazan eginen dituzte saioak, zortzi agerraldi denera. Maiatzean eta ekainean astean bizpahiru entsaio egiten ari dira hainbat herritar, 9-10 urteko neska-mutiko kozkorretatik hasi eta 85 urteko beteranoenak bitarte. Umore Ona abesbatzak eta dantza taldeak ere parte hartuko dute ikuskizunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun