San Juan bezpera gaua ospatuko da Leitzan ostiralean

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 22a, 06:00
Leitzako plazan giro polita izanen da San Juan bezperan.

Ostiral honetan, ekainak 23, San Juan bezpera ospatuko da Leitzan.

18:30ean hasiko da ospakizuna, haurren txokoarekin, eta ondoren txistor opilak eta freskagarriak izanen dira. Gaua hurbiltzean, herri afaria izanen da, 21:30ean plazan. Giroa animatzeko, dultzaineroak ibiliko dira afalondoan. Gauerdian, sua piztuko da, eta urteroko besta izanen da su inguruan. Leitzako udala eta Aurrera KE dira antolatzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun