Haur eta helduentzako igeriketa ikastaroak
Aurreko urteetan bezalaxe, haur eta helduentzako ikastaroak eskainiko dituzte. 6-12 urte bitarteko neska-mutikoek hastapeneko ikastaroa (uztailaren 3tik 15era, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 11:00etara) edo hobekuntza ikastaroa (uztailaren 17tik 29ra, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 11:00etara) egin dezakete. Taldeak gehienez 15 lagunekoak izanen dira. Helduek ere izanen dute aukera eta izena emandakoen maila eta eskariaren arabera, burutuko dira ikastaroak. Prezioak izena ematen duen pertsona kopuruaren arabera zehaztuko dira. Ikastaroak astelehenetik larunbatera eskainiko dituzte, 20:00etatik 21:00etara, uztailaren 3tik 15era eta 17tik 29ra. Ikastaroetan izena ematea, kiroldegian, 948 510719 telefonora deituta edo kirolak@leitza.eus helbidera idatzita egin daiteke.