‘Telesforo ez da Bogart’ antzezlana eskainiko dute Leitzan ekainaren 17an

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 14a, 07:29

Larunbatean 19:00etan zineman, Kultur Aroa bukatzeko

Iduzkilore taldeak Telesforo ez da Bogart antzezlana taularatuko du ekainaren 17an, larunbatean 19:00etan Leitzako Zineman. Leitzako Kultur Aroko azken ekitaldia izanen da.

 

Xabier Mendigurenek idatzi eta Inazio Tolosak zuzentzen duten obra Casablanca filman oinarritua da. Iduzkilori antzerki taldeko aktoreen artean daude Mizel Jorajuria senpertarra eta Bernadette Luro Iratzoki eta Lierni Elortza azkaindarrak. Beraiekin batera, Peio Berhokoirigoin, Maider Beheran, Iban Ithurbide, Ainhoa Elizondo, Maialen Fauthoux eta Kattin Mendiburu ariko dira taula gainean.

Antzezlan honetan, Casablanca filma oinarritzat hartuz 1936ko gerlatik Alsina itsasontzian ihes egin duten euskaldun batzuen istorioa kondatzea erabakitzen duten antzerkilari tropa baten gorabeherak kondatzen ditu.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun