Etxe hutsa alokatzeko aukeraz saio informatiboa eginen dute Goizuetan ekainaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 9a, 12:06
Etxebizitza hutsa alokatzeko aukera aztertuko dute saioan.

Etxebizitza departamentuko eta Nasuvinsako ordezkariak izanen dira hizlari ostegunean 18:00etan udaletxean 

Goizuetan etxebizitzaren inguruan udala egiten ari den lanaren barrenean, Alokatu zure etxe hutsa Nasuvinsaren bidez izeneko saio informatiboa eskainiko dute ekainaren 15ean, ostegunean 18:00etan udaletxean. Nafarroako Gobernuko Etxebizitza departamenduko Javier Etayo eta Nasuvinsako Jose Mari Aierdi izanen dira hizlari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun