Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ditzake: margo, marrazki, argazki edo bestelakoak. Aurkeztutako lanek, gutxienez A3 tamaina izan beharko dute eta lanari atzekaldean izenburu edo izengoiti bat jarri behar zaio. Horrekin batera, gutunazal itxi bat aurkeztu beharko da, egilearen datuak bertan sartuz.
Lanak aurkezterakoan 16 urtetik beherakoek Plazaola-Leitzako aldizkaria 39. zenbakia jarri beharko dute eta 16 urtetik gorakoek Leitza 2017-Tiburtzio Donearen Pestak- 39. zenbakia.
Bozketa
Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusgai jarriko diztuzte eta herritarrak izanen dira beren botoen bidez irabazleak aukeratuko dituztenak. Sari banaketa txupinazoaren ondoren izanen da Udaletxeko batzar aretoan.
Idatziak
Plazaola aldizkaria osatzeko herritarrak idatziak bidaltzera ere animatu nahi dituzte. Istorioak, kontuak, ipuinak, kritikak, agurrak, txisteak, olerkiak… Lanak aurrerake@hotmail.com helbidera bidali edo Aurrerako buzoian utzi. Ekainaren 30era arteko epea izanen da, eskertuko dute garaiz ibiltzea.