Euskal Herriko hogei sagardogileren edariak plazaratuko dituzte ekainaren 10ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 9a, 07:15

Leitzako plazan bilduko dira aurten ere sagardogileak eta sagardozaleak.

Bederatzigarren aldiz ospatuko dute Sagardo Eguna, Kultur Aroaren baitan

Bederatzigarren urtez ospatuko da Sagardo Eguna Leitzaneta ekainaren 10erako jarri dute hitzordua. Larunbatean 19:00etatik aurrera hainbat sagardo dastatzeko aukera izanen dute herriko plazara bertaratzen direnek. Gipuzkoa eta Nafarroan ekoiztutako sagardoak izanen dira, hogei sagardotegi desberdinetatik ekarritakoak. 

 

Herriko hainbat lagun ariko dira sagardoak zerbitzatzen eta sagardogile batzuk ere bertan izanen dira. Jatekoa ere ez da faltako, herriko tabernariek prestatutako pintxoak eskainiko dituzte eta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun